Mundua
ALDAKETAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2015eko abuztuan 30 minutu atzeratu zituen Ipar Koreak mende bat lehenagoko ordu-eremura itzultzeko, japoniar kolonien independentziaren 70. urteurrena zela eta.
Kim Jong-un Ipar Koreako burua. Artxiboko irudia: EFE
Ipar Koreak 30 minutu aurreratu du ordu-eremua eta modu horretan Hego Koreakoarekin bat etorriko da, Pyongyang estatuko hedabideek esan dutenez. Aurreko asteko goi-bileran hartu zuen erabaki hori Kim Jong-unek.
Estatuko KNCA agentziak gaineratu du Pyongyango ordua maiatzaren 5ean aldatu dela. Ipar eta Hego Korearen arteko hirugarren goi-bilera historikoaren ondoren hartutako lehenengo erabakia da.
2015eko abuztuan 30 minutu atzeratu zituen Ipar Koreak mende bat lehenagoko ordu-eremura itzultzeko, japoniar kolonien independentziaren 70. urteurrena zela eta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa