12:35

Mundua

NAZIOARTEKO MERKATARITZA

Merkataritza gerra saihesteko AEBrekin negoziazioa ezinezkoa dela esan du Txinak

Agentziak | Erredakzioa

Txinako Gobernuak Trumpen muga-zergei erantzuteko beharrezko neurri guztiak hartuko dituela iragarri du.

  • Garraiorako edukiontzi batzuk Newarkeko (AEB) portuan. Argazkia: EFE.

    Garraiorako edukiontzi batzuk Newarkeko (AEB) portuan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Merkataritza gerra saihesteko AEBrekin negoziatzea ezinezkoa dela esan du astelehen honetan Txinako Gobernuak, Washingtongo Gobernuari egotzi baitizkio muga-zerga mehatxuak.

"Alde batetik, AEBk zigor mehatxuak iragartzen ditu eta, bestetik, negoziazioak abiatu nahi ditu, baina ez dakigu zein den Trumpen benetako asmoa", esan du Geng Shuang Kanpo Arazoetarako Ministerioko bozeramaileak. Ildo horretan, Txinako Gobernuak Trumpen muga-zergei erantzuteko beharrezko neurri guztiak hartuko dituela iragarri du.

Antza Beijing eta Washington merkataritza gerratik gertu daude; AEBk Txinarekin duen merkataritza defizita orekatu nahian, Trumpen administrazioak Txinako produktuei 50.000 milioi dolarreko muga-zerga ezarri baitie.

Joan den astean Txinak iragarri zuenez, antzeko neurriak hartuko ditu AEBren aurka, eta Trumpek muga-zergak 150.000 dolarreraino igotzeko asmoa duela erantzun zion.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena