Mundua
Filtrazioa eta manipulazioa
agentziak | erredakzioa
Sare sozialak Cambridge Analitycen filtrazio eta manipulazioaren biktima izan diren erabiltzaile kopurua igo du, 50 milioitik 87 milioira.
Facebooken zerbitzariak, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Cambridge Analitycak egindako datu pertsonalen filtrazio eta manipulazioaren biktima izan diren erabiltzaileekin jarriko da harremanetan Facebook, apirilaren 9tik aurrera, eta News Feed atalean, hain zuzen, albisteak agertzen den lekuan, esteka bat ipiniko du erraz ikusteko erabiltzen duten aplikazioak eta horiek darabilten informazioa.
Gainera, Mike Schroepfer Facebooken teknologia arduradunak adierazi duenez, Cambridge Analitycak 87 milioi erabiltzaileren datuak erabili zituen, aurreko kalkuluetan iragarritakoa baino 37 milioi gehiago.
"Guztira, 87 milioi erabiltzaileren, gehienak AEBkoak, informazioa modu ez egokian partekatua izan ahal da Cambridge Analitycaren aldetik", idatzi zuen Schroepferrek hedabideekin komunikatzeko atalean.
Gainera, sare sozialean jarduten diren aplikazioek erabiltzen duten informazioa mugatzeko helburuarekin Facebookek egingo dituen aldaketa batzuen berri eman du Schroepferrek, datozen hilabeteotan aplikatzeko.
Azaldu duenez, Facebooken ekitaldi, talde eta orriekin eta Instagramekin lotuta dauden APIek (aplikazioen programazio-interfazeak) hartu dezaketen informazio kopurua mugatuko dute.
Era berean, Facebookek desaktibatu egin du erabiltzaile bat telefono zenbakiaren eta helbide elektronikoaren bidez bilatzeko aukera, "aktore gaizkileek" gehiegikeriak egin baitituzte, dioenez. Horrez gain, Messenger eta Facebook Literen bidez egiten diren deiak eta bidaltzen diren mezuen erregistroa ezabatuko du, urtebete baino gehiago dutenean.
Zuckerberg AEBko Kongresura joango da, apirilaren 11an, legegileen galderei erantzuteko, filtrazio polemikoa ezagutu ondoren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa