Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
Agentziak | Erredakzioa
Ordu batzuk lehenago, Iparramerikako Merkataritza Askearen Itunaren (NAFTA edo TCLAN) inguruko negoziazioak hausteko mehatxu egin dio Trumpek Mexikori.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Argazkia: EFE
Mexikoko mugan soldaduak zabalduko dituela iragarri du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Hesiaren eraikuntza bukatu arte tropak bertan mantenduko dituela gaineratu du buruzagiak, mugako segurtasuna bermatzeko. Erdialdeko Amerikako mila etorkin baino gehiago mugara bidean dira une honetan.
"Gure muga gure soldaduekin babestuko dugu. Pauso handi bat da", adierazi du presidenteak Etxe Zurian. Estonia, Letonia eta Lituaniako buruzagiak hartu ditu Trumpek bertan.
Ordu batzuk lehenago, Iparramerikako Merkataritza Askearen Itunaren (NAFTA edo TCLAN) inguruko negoziazioak hausteko mehatxu egin dio Trumpek Mexikori. Era berean, etorkinen karabana "aurrera egiten uzten duten herrialdeei eta Hondurasi laguntza" eteteko mehatxu egin die.
Erdialdeko Amerikako etorkinak Mapastepecen (Chiapas, Mexiko). Argazkia: EFE
Barack Obamaren Administrazioaren immigrazio araudiei esker muga oso ahula dela aurpegiratu du Trumpek. "Gure legeak negargarriak dira", deitoratu du agintariak.
"Mexikok ez du legez kanpoko migrazioa bultzatzen", erantzun dio Enrique Peña Nietoren Gobernuak AEBko buruzagiari agiri batean. 'Viacrucis del Migrante' deritzona 2010etik urtero egiten dela gogorarazi du. Aurreko urteetan egin bezala, Mexikoko agintariek "legea betez" ekin dutela goraipatu du Exekutiboak.
Bestalde, Trumpen akusazio "bidegabeengatik minduta" agertu da Ebal Diaz Honduraseko Gobernuaren bozeramailea. "Hondurasek lanean jarraituko du, Trump presidentearen babesarekin edo gabe", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar