Mundua
NAZIOaRTEKO MERKATARITZA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mehatxua bete egin du Txinak, eta gaurtik indarrean dira muga-zerga berriak. Donald Trumpek Txinako altzairuari eta aluminioari ezarritako zergen ondoren etorri da erabakia.
Txinako supermerkatu bat.
Estatu Batuetako 128 produkturen gaineko muga-zerga berriak ezarri ditu Txinak, bi herrialdeotako merkataritza harremanak, lehenaz gain, gaiztotuz.
Donald Trumpen Gobernuak enpresa txinatarrek ekoitzitako altzairuari eta aluminioari ezarritako zergei erantzunez etorri da erabakia, Txinako Merkataritza Ministerioak jakitera eman duenez.
Goizaldean zabaldutako oharrean, Txinako Gobernuak esan du 120 produkturi (tartean, fruta) % 15eko muga-zerga ezarriko dietela, eta beste zortziri (txerrikiak eta horren eratorriak), % 25ekoa. Gaur sartuko da indarrean Txinaren erabakia.
Joan den martxoaren 3an sinatu zuen AEBko presidenteak altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergak ezartzeko agindua. % 25ekoa da altzairuaren kasuan, eta % 10ekoa aluminioaren kasuan. "Ez dugu erabakia hartu, hala nahi izan dugulako, baizik eta beharrak bultzatuta", esan zuen Trumpek orduan.
Txinak gaur esan duenez, AEBko Gobernuak zerga horiek bertan behera uztea espero dute, Txina eta Estatu Batuen arteko merkataritza "bere onera" etor dadin.
Trumpek bere neurriak iragarri eta berehala esan zuen Txinak 3.000 milioi dolarrerainoko zergak ezartzea aztertzen ari zela AEBko produktuen gainean.
Txinako Gobernuak salatu du Trumpek Munduko Merkataritza Erakundeak ezarritako arauak ez dituela errespetatzen, eta hainbat herrialde baztertzen dituela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa