Mundua
Hauteskundeak
agentziak
"Nire betebeharra Errepublika batzea izango da, aurrera egin dezan eta XII. Mendean liderra izan dadin", esan du Alvaradok emaitzak ezagutu ostean.
Carlos Alvarado Quesada Ekintza Nazionala Alderdiko hautagaiak irabazi ditu igandean Costa Rican egindako presidentetza hauteskundeak, Fabricio Alvarado Muñoz Berrezarkuntzaren Alderdi Nazionalaren hautagaiaren aurrean, botoen % 90 baino gehiago zenbatuta daudenean.
Hala, Alvarado Quesadak (38 urte) 1.205.000 boto baino gehiago jaso ditu, eta Alvarado Muñozek 782.000. Parte hartzea % 66,91ekoa izan da; % 33,09 ez da hauteslekuetara joan, historiako abstentzio handienetakoa zenbatuta.
"Nire betebeharra Errepublika batzea izango da", esan du Alvaradok emaitzak ezagutu ostean. "Mundua Costa Ricara begira dago gaur. Costa Ricak mezu bat bidali du berriz. Lan bikaina Costa Rica", gaineratu du San Pedro de Montes de Ocako plaza batean, hiriburutik oso gertu.
Presidente berriaren esanetan, "nire betebeharra Errepublika batzea izango da, aurrera egin dezan eta XII. Mendean liderra izan dadin". "Danon Gobernua gidatuko dut, pertsona guztiak babestuko dituena, bereizketarik egin gabe", baieztatu du.
Herritarrak, Alvaradoren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Alvaradok Luis Guillermo Solis presidenteordearen Gobernuaren garaian garatu zuen bere ibilbide politikoa, 2014 eta 2018 artean. Costa Ricako Unibertsitatean Kazetaritza ikasketak egin zituen, eta Solisen komunikazio-taldeko buru izan zen hauteskunde kanpainan. Ondoren, Laguntza Sozialaren Institutu Mistoaren presidente eta Giza Garapen eta Gizarteratze ministro izendatu zuten, 2014tik aurrera.
2016ko martxoan, uko egin zion institutuari, Lan eta Gizarte Segurantza ministro kargua hartzeko, eta horretan eman du denbora 2017ra arte. Orduan, kargua utzi zuen hautagai izateko.
Azaro eta urtarrila artean egindako inkesetan izan zituen emaitza txarrak gorabehera, Alvaradok ezustekoa eman zuen otsailaren 4an, lehen itzulian bigarren postua lortuta.
¡Gracias Costa Rica! #EsPorCostaRica
— Carlos Alvarado Q. (@CarlosAlvQ) 2 de abril de 2018
Carlos Alvarado, Presidente Electo de la República de Costa Rica, 2018-2022 pic.twitter.com/8m0vUn4aOI
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa