Mundua
VENEZUELA
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelan erabiltzen diren billete eta moneta guztiak baliorik gabe geldituko dira ekainaren 4tik aurrera.
Nicolas Maduro joan den astean billete berriak aurkezten. Argazkia: EFE.
Venezuelako Gobernuak ezarritako moneta sistema berria, "bolivar subiranoa", maiatzaren 1etik aurrera erabiltzen hasiko dute.
Horrela, maiatzaren 1etik aurrera salneurriak iragartzeko bolivar subirano izena erabili beharko dute herrian; eta orain arteko moneta eta billeteak, bolivarrak, ekainaren 4an galduko dute beren balioa.
Egungo billeteen balioak ezin dio herriak azken urtebetean jasan duen inflazioari (% 2.600) aurre egin, prezioak ikaragarri igo direlako eta herritarrek gero eta billete gehiago behar zituztelako erosketarik txikiena egiteko.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak joan den astean iragarri zuen egungo monetari hiru zero kenduko dizkiola billete sistema berria ezartzeko. Venezuelak hamar urteotan pairatzen duen bigarren moneta birmoldaketa da.
Hori horrela, Maduroren Gobernuak iragarritakoaren arabera, billete eta moneta guztiak baliorik gabe geldituko dira ekainaren 4tik aurrera.
Hala ere, oraindik ikusteko dago herriak nola egingo duen fakturazio sistemak, makina elektronikoen txartel-leihatilak eta trantsiziorako gainerakoak egokitzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa