Mundua
Venezuela
Agencias | Redacción
Hala ere, zigor horiek, ez dira inoiz Venezuelako sistema ekonomikoaren eta herritarren aurkakoak izango; bai, ordea, erregimenaren kideen, eta horien senideen, aurkakoak.
Alfonso Dastis Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroa hedabideen aurrean. Argazkia: EFE.
Espainiako Gobernuak Nicolas Maduroren erregimenaren aurkako zigor gehiago sustatuko ditu Venezuelako hauteskunde presidentzial eta legegileek ez baldin badituzte "inpartzialtasuna, alderdi politikoen parte hartze librea eta nazioarteko estandarrak" betetzen; hala ere, neurri horiek, ez dira inoiz herriaren ekonomiaren aurkakoak izango.
Alfonso Dastis Espainiako Kanpo Arazoetarako eta Kooperaziorako ministroak Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran jakitera eman duenez, erregimenaren kideen aurkako zigorrak izango lirateke.
Dastisek Fernando Maurari (Ciudadanoseko Kanpo arazoetarako bozeramailea) erantzun dio, Diputatuen Kongresuan. Maurak Maduroren erregimenaren buruen kontrako zigorrak gehitzea eskatu du, baita beren senideei ere.
Maurak PDVSA Estatuko petrolio konpainiaren aurkako zigorrak ere eskatu ditu, "ustelkerian murgilduta" baitago.
Hala ere, Espainiako Gobernuak ez du "Venezuelako sistema ekonomikoa eta herritarren egoera kaltetuko duen" neurririk hartuko, Dastisek zehaztu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa