10:25

Mundua

VENEZUELA

Odebrecht kasuagatik Maduro epaitzeko eskaria tramitera onartu du Venezuelako Gorenak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bien bitartean, Venezuelako oposizioa 'fronte zabal bat' antolatzen ari da, Maduroren hautagaitzari aurre egiteko.

  • Tribunal Supremo de Venezuela. Foto: EFE.

    Magistrados del Tribunal Superior de Venezuela en la reunión de ayer. Foto: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erbestean dagoen Venezuelako Auzitegi Gorenak onartu egin du Luisa Ortega fiskal nagusi izandakoak Nicolas Maduroren aurka aurkeztutako idatzia. Madurok Odebrecht eraikuntza enpresak egindako ustezko ustelkeria delituekin lotura zuzena duela dio Ortegak bere eskarian, eta, horrenbestez, presidente venezuelarra epaitzea eskatu du.

Miamin bildu ziren atzo Venezuelako Auzitegi Goreneko magistratuak, fiskal ohiaren eskaria aztertzeko. Batzarrean, zortzi epaile egon ziren bertan, eta bideokonferentziaz hartu zuten parte beste batzuek, Kolonbiatik, Panamatik eta Txiletik zuzenean konektatuta.

Aho batez erabaki zuten Maduro epaitzeko eskaria tramitera onartzea. Maduro atxilotzeko eskariari buruz, berriz, Gorenak esan du ez duela horren inguruko iritzirik emango.

Oposizioa

Bien bitartean, Maduroren kontrako "fronte zabal bat" antolatzen ari da Venezuelako oposizioa. Atzo, hainbat talderekin batu ziren Caracas hiriburuan, eta "egungo Gobernuaren kontrako sarea handitzen" ari dela esan zuten.

Oposizioko ordezkarien esanetan, abian jarri nahi duten koalizio berria Batasun Demokratikoaren Mahaia baino "anitzagoa eta zabalagoa" izango da. Ostegunean aurkeztuko dute talde berria hedabideen aurrean.

Maiatzaren 20rako Venezuelan deituta dauden hauteskunde orokorrak iruzurtzat jo ditu oposizioak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena