Mundua
Hauteskundeak
agentziak | erredakzioa
Di Maioren zerrendak % 30tik gora jaso du, Renziren Partito Demokratikoak baino 12 puntu gehiago. Zentro-eskuineko koalizioak -Forza Italia, Lega Nord, Fratelli d'Italia- gobernua osa lezake.
Albisteak (1)
Jesus Torquemada
Bideoak (1)
Movimento 5 Stelle (M5S) mugimenduak irabazi zituen atzo, igandea, hauteskunde orokorrak Italian, Luigi di Maio zerrendaburu zela. Boto gehien jaso duen alderdia da, baina hauteskundeetako emaitzek ez dute oraindik etorkizun ziurrik marraztu EBeko hirugarren potentzian.
23:00etan itxi zituzten hauteslekuak, eta orduan hasi ziren botoak zenbatzen. Orain, % 92,8 zenbatuta, datu ofizialek M5Sren garaipena baieztatu dute, botoen % 32,2 jasota.
Partito Democratico alderdia % 18,9an geratu da, porrot handia jasota; Lega Nordek Forza Italia (% 13,9) gainditu du, % 17,8 eskuratuta; Fratelli d'Italiak % 4,3 jaso du eta Liberi e Ugualik % 3,4.
Hala, Senaturako bozketan % 30 baino gehiago jaso du Beppe Grillok eta Gianroberto Casaleggiok sortutako mugimenduak, Silvio Berlusconiren Forza Italiak (FI) baino bikoitza jaso du. FI da zentro-eskuineko koalizioaren alderdi nagusia.
Seconda proiezione. #MaratonaMentana pic.twitter.com/nyia7KeGKK
— Movimento 5 Stelle (@Mov5Stelle) 4 de marzo de 2018
Alabaina, koalizioa botoen % 37 batzeko egoeran egonda ere, ez lirateke nahikoak izango Italian gobernua osatzeko.
M5Sek lortutako emaitzak "egundokoak" izan dira, hala adierazi du ezagutu eta berehala Alessandro di Battista diputatuak, goizaldean egindako agerraldi batean.
"Datuek diote denek hitz egin beharko luketela gurekin. Herri italiarrarentzako bermerik handiena da. Gure gardentasun, zuzentasun eta sinesgarritasun metodoak erabili beharko lituzkete, proposamenetan oinarrituta", esan zuen Erroman, hedabideen aurrean egindako adierazpenetan.
Di Battistak esandakoarekin, badirudi alderdia Gobernura heltzeko ahaleginak egiteko prest dagoela, koalizioen bidez, aurretik ohiko alderdiekin hitz egiteko kontra azaldu den arren.
Partito Demokratikoak (PD) porrot "argia eta garbia" izan duela onartu du, hirugarren lekuan geratu baita. Paolo Gentiloni lehen ministroaren alderdia da, eta azken bost urteetan Gobernua gidatu duena.
“È chiaro che per noi si tratta di una sconfitta molto evidente e molto netta. Stiamo seguendo l'evoluzione dei risultati collegio per collegio. Le valutazioni più compiute sull'esito del voto le farà il segretario domani mattina" @maumartina
— Partito Democratico (@pdnetwork) 5 de marzo de 2018
Ehunekoak eta eserleku kopuru zehatza ezagutzea falta izanda, Italiako alderdi politikoen liderrek ez dute agerraldirik egin nahi izan, ezta Luigi di Maio M5Seko buruak ere.
Matteo Renzi eta Silvio Berlusconi lehen ministro ohiak ere ez dira hedabideen aurrean agertu. Era berean, Matteo Salvinik (Lega Nord) ere uko egin dio agertzeari.
Legak Berlusconi garaitu du hauteskunde horietan. Edonola ere, Berlusconik ezin du lehen ministro izan, epai batek galarazten diolako. Hala, Salvinik Italiako eskuinaren lidergoa kendu dio.
Hauteskundeetako beste titularretako bat CasaPund eta Forza Nuova alderdi faxistek lortutako babes txikia da. Antza denez, Parlamentutik kanpo geratuko dira.
++ ELEZIONI, SALVINI: "LA MIA PRIMA PAROLA: GRAZIE!" ++
— Lega - Salvini Premier (@LegaSalvini) 4 de marzo de 2018
Il segretario della Lega, arrivato poco prima della... https://t.co/KNTlDnd2A3
Bilerak 23an hasiko dira
Sergio Mattarella Italiako Estatuburuak martxoaren 23an abiaraziko du kontsulta egiteko bilera sorta, Gobernua osatzeko aukera dagoen aztertzeko, Parlamentuko eta Senatuko presidenteak aukeratu ondoren.
Hori baino lehen, martxoa 8-9 bitartean, bozketan hautatutako senatariek eta diputatuek euren burua erregistratuko dute. Martxoak 23an, hala, presidentea aukeratzeko lehen bilera egingo dute.
Senatuaren araudiak dio adinaren araberako txandak antolatu behar dira, hortaz, Giorgio Napolitano (93 urte) Errepublikako presidente ohi eta senatariak gidatuko du saioa.
Sergio Mattarella, Italiako presidentea. Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa