Mundua
Estatu Batuak
Agentziak | Erredakzioa
Konpainia erosteko eskaintza 500 milioi dolar ingurukoa izan da eta inbertitzaile talde batek babestu du. Halaber, ekoizlearen biktimak laguntzeko funtsa sortuko dute.
Harvey Weinstein. Imagen tomada de un vídeo de ETB.
Harvey Weinstein ekoizlearen konpainia saltzeko akordioa adostu dute Maria Contreras-Sweet buru duen inbertitzaile talde batekin. Horrela, Weinsteinen enpresak porrota saihestu du.
AEBko zenbait hedabideren arabera, 500 milioi dolarren truke erosiko dute konpainia Ronald Brukle aberats okituak eta Dallasko Lantern Asset Managaement funtsak.
Astelehenean, Weinsteinen konpainiak funtsik gabe zegoela jakinarazi zuen, Contreras-Sweetekin enpresaren aktiboak erosteko negoziazioak porrot egin ostean. Besteak beste, New Yorkeko Fiskaltzak Weinsteinen konpainiaren aurka salaketa jarri ondoren saldu behar izan du Weinsteinek enpresa.
Fiskaltzaren salaketak Harvwey Weinsteinen, produktorearen arduradun nagusi ohiaren, aurkako akusazio gehiago jasotzen zituen; esaterako, langileei "tratu txar krudelak eta esplotatzaileak" ematea, eta sexu-erasoen, larderiaren eta beste jokabide gaitzesgarri batzuen biktimen adierazpenak.
Fiskaltzak konpainiaren porrota saihesteko negoziazioen eta langileen lanpostuak eta biktimak babesteko akordioak sinatzeko ekitaldien berri zuzena izan du.
Salmenta gauzatzeko, 90 milioi euroko funtsa sortzea eskatu zuen Fiskaltzak berak, Weinsteinen eskutik sexu-erasoak jasan zituzten biktimei laguntzeko.
Harvey Weinsteinen urrezko irudia, Hollywood Boulevarden. EFE.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa