Mundua
Erresuma Batua, EB-tik kanpo
Agentziak | Erredakzioa
Mayren esanetan, 'ezein lehen ministro britainiarrek ez luke inoiz halakorik onartuko'. Izan ere, Bruselak egindako proposamen horrek 'Erresuma Batuaren segurtasun konstituzionala mehatxatzen du'.
Europar Batasunaren aldeko banderak Parlamentu britainiarraren aurrean. Argazkia: EFE
Bruselak 'Brexit'ak Irlandan sortuko duen egoerari aurre egiteko proposamena goitik behera baztertu du Erresuma Batuko Gobernuak. Europar Batasunak Ipar Irlanda merkatu bakarrean mantentzea eta muga zorrotza saihestea proposatu du, behin 'Brexit'a gauzatuta.
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak agerraldia egin du Parlamentuan, eta modu horretan erantzun dio Michel Barnier EBk 'Brexit'a negoziatzeko jarritako negoziatzaileak egindako proposamenari. "Aduanako muga sortuko litzateke Irlandako itsasoan, eta horrek Erresuma Batuaren segurtasun konstituzionala mehatxatzen du", adierazi du Mayk.
Lehen ministro britainiarraren esanetan, "ezein lehen ministro britainiarrek ez luke inoiz halakorik onartuko".
Adierazpenok gorabehera, negoziazioak "bide onetik" doazela jakinarazi du Downing Streeteko bozeramaile batek. Mayk datorren astelehenean egingo du berba gaiaren inguruan, Parlamentuan.
Barnier EBko bozeramaileak proposatutakoa defendatu du eta "Erresuma Batuko ordena konstituzionala" ezbaian jartzen ez duela nabarmendu. Horren hitzetan, aukera hori (Ipar Irlanda merkatu bakarrean mantentzearena) bazegoen aurreikusita EBk eta Erresuma Batuak abenduan sinatutako akordioan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa