Mundua
arkeologia
Agentziak | Erredakzioa
Gizon batek autorretratua egin zuen terrakotazko soldadu bati bizkarretik helduta, eta atzamar bat kendu zion eta etxera eraman zuen.
Terrakotako gudariak.
Xiango Terrakotazko Armada ospetsuko soldadu baten atzamarra apurtu eta lapurtu du gizon batek Filadelfiako (AEB) erakusketa batean. Txinako ondasunen arduradunek dagoeneko iragarri dute kalte-ordaina eskatuko diotela Filadelfiako Franklin Institutuari eskultura horri eragindako kalteagatik.
Beijing Youth Daily egunkariaren arabera, erakusketa antolatu zuen Txinako elkarteak gaitzetsi egin ditu "lapurreta eta kultura ondasunaren suntsipena", eta lapurrari "zigor latza" jartzeko eskatu du.
Txinako hedabideek jakitera eman dutenez, abenduaren 21ean, Filadelfiako Institutuan egindako festa batean, gizon bat Xiango soldaduen erakusketa aretoan sartu zen, ezkutuan, eta terrakotazko soldaduari bizkarretik helduta autorretratua egin eta gero, atzamar bat apurtu zion eta etxera eraman zuen.
AEBko erakustokiak barkamena eskatu dio Txinari, urtarrilean gudariari atzamarra falta zitzaiola kontura eta gero. Ondorioz, FBIk ikerketa egin ostean, lapurra atxilotu zuten, eta epaiketaren zain dago, baldintzapean aske.
Franklin Institutuak terrakotazko hamar gudari erakutsiko ditu abuztura arte. Terrakotazko Armadak 8.000 soldadu ditu, 70eko hamarkadan aurkitu zituzten eta 2.200 urte omen dituzte. Hortaz, Antzinako Txinako zibilizazioaren ondasun garrantzitsuenetako bat da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa