Mundua
Estatu Batuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urtarrilaren 5ean FBIk abisu bat jaso zuen Nikolas Cruz ikastetxe batean tiroketa bat egiteko prestatzen egon zitekeela ohartaraziz.
Christopher Wray FBIko zuzendaria. Argazkia: EFE
FBIk onartu du urtarrilean Floridako institutuko erasotzaileari buruzko "abisu argi bat" jaso zutela, baina ez zutela ikertu.
Nikolas Cruzek 17 pertsona hil zituen joan den asteazkenean Floridako Parkland institutuan tiroka.
Urtarrilaren 5ean, "Cruzen gertuko pertsona bat" FBIrekin harremanetan jarri zen, armak zituela, jendea hiltzeko desioa adierazi zuela eta sare sozialetan mezu kezkagarriak zabaldu zituela ohartaraziz.
Areago, gaztea ikastetxe batean tiroketa bat egiteko prestatzen egon zitekeela erantsi zuen lagun horrek.
FBIren protokoloaren arabera, pertsona hori ikertu egin behar zen, "mehatxu handia" izan zitekeelako. Alabaina, ez zuten hala egin.
Christopher Wray FBIko zuzendariak azpimarratu du hutsegite hori zergatik gertatu den azkeneraino ikertuko dutela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa