11:23

Mundua

VENEZUELA

Fiskal nagusi ohiak Leopoldo Lopez inputatzeko presioak jaso izana salatu du

Agentziak | erredakzioa

Lopez atxilotuta jarraitzen du bere etxean. Ortega, berriz, Kolonbiako Gobernuaren babespean dago, 2017ko abuztuaren 18tik.

  • Luisa Ortega Venezuelako fiskal nagusi ohia.

    Luisa Ortega Venezuelako fiskal nagusi ohia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luisa Ortega Venezuelako fiskal nagusi ohiak Leopoldo Lopez agintari opositorea inputatzeko Nicolas Maduroren Gobernuaren presioak eta mehatxuak jaso zituela salatu du.

2014an Maduroren aurkako manifestazio batean, Basil Da Costa ikaslearen eta Juan Carlos Montoya elkarte chavista bateko kidearen hilketak Leopoldo Lopezi leporatzeko Diosdado Cabello agintari chavistaren presioak izan zituela azaldu du Ortegak.

Kolonbiako Blu Radio irratian esan duenez, Ortega erabakiaren kontra zegoela esan zion baina Cabellok behartu zuela gaineratu du.

Lopezi ia 14 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2015eko irailean, beste batzuen artean, zirikaldi publikoa eta delituak egiteko elkarretaratze delituak leporatuta, 2014ko otsailaren 12an Gobernuaren aurkako manifestazioaren aldeko hitzaldiak eman zituelako.

Ortegaren hitzetan, "modu zehatzean jarduteko bultzatu" zioten, Lopezi terrorismo eta hilketa delituak egoztea nahi zizkiotela esan baitzioten.

"Guk egindako ikerketa objektibo eta gardenaren ostean, batetik, Basil Da Costaren hilketa Inteligentzia Zerbitzu Bolivarianoari (Sebin) egotzi genion; eta, bestetik, Juan Montoya beste talde batzuen esku hil zela ondorioztatu genuen", esan du.

Lopez atxilotuta jarraitzen du bere etxean.

Ortega, berriz, Kolonbiako Gobernuaren babespean dago, 2017ko abuztuaren 18tik.

Venezuelako Asanblada Nazional Konstitugileak 2017ko abuztuaren 5ean kendu zuen Ortega kargutik, "ekintza immoralak" egotzita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena