Mundua
Tiroketa Parklanden (Florida)
Agentziak | Erredakzioa
Bere hitzaldian, aldiz, su-armak bereganatzeko orduan kontrola sendotzeko edo legedia aldatzeko neurri posiblerik ez du behin ere aipatu AEBko presidenteak.
Donald Trump AEBko presidentearen hitzaldia. Argazkia: EFE
Parklandeko (Florida) sarraskia gertatu ondoren, “osasun mentalaren arazo zailari aurre egitea “ agindu du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Gainera, eskoletako segurtasuna “lehentasun nagusia” izango dela azpimarratu du agintariak.
“Osasun mentalaren arazo zailari aurre egingo diogu”, esan du Trumpek hitzaldi batean. Tiroketak 17 hildako eta 15 bat zauritu utzi ditu Parklandeko institutu batean.
Bere hitzaldian, ostera, su-armak bereganatzeko orduan kontrola sendotzeko edo legedia aldatzeko neurri posiblerik ez du behin ere aipatu Trumpek.
“Doluan dagoen herri bati” zuzendu zaio Trump: “Guztiak baturik gaude, familia bakar baten antzera”. “Gorrotoari maitasunarekin erantzun behar diogu. Eta ankerkeriari, adeitasunarekin”, nabarmendu du buruzagiak.
Biktimen senideak eta bertako agintariak bisitatzeko, Parklandera bidaia egiteko asmoa azaldu du Trumpek. Estatuetako gobernariekin bilduko da, eskoletako segurtasuna “gure lehentasun nagusia” izateko.
Lehenago, AEBko presidenteak adierazi duenez, sarraskiaren egilea “bere onean” ez zegoela esateko “zantzu” asko daude. Tiroketan 17 pertsona hil zituen atzo.
“Floridako erasotzailea bere senean ez zegoela azaltzen dute zantzu guztiek, are gehiago, jokabide txarragatik eskolatik egotzi zuten”, esan du Trumpek Twitter sare sozialean.
AEBko presidentearen ahotan, “herritarrek eta ikaskideek arazo handi bat zuela bazekiten”. “Egoera horretan poliziak jakinaren gainean jarri beti, behin eta berriz!”, erantsi du agintariak.So many signs that the Florida shooter was mentally disturbed, even expelled from school for bad and erratic behavior. Neighbors and classmates knew he was a big problem. Must always report such instances to authorities, again and again!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) February 15, 2018
Sarraskiaren inguruko Trumpen bigarren adierazpena da. Tragediaren berri izan eta ordu batzuk geroago, “umerik, irakaslerik, inork ez luke sekula beldurrik pasa behar AEBko eskola batean”, esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa