Mundua
Estatu Batuak
agentzia | erredakzioa
Frantziak Bastillaren Egunean egiten duten bezala, ospakizun berezia egin nahi du AEBko presidenteak uztailaren 4an bere herrialdean.
Donald Trump irribarretsu. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak beste burutazio bat izan du. Desfile militar izugarria ospatzea Washingtonen, The Washington Post egunkariak adierazi duenez.
Frantziako egun nazionalean egiten duten ospakizunaren antzeko bat egin nahi du Trumpek, eta aukera hori aztertzeko eskatu dio Pentagonoari, nola finantzatuko duten argitu gabe.
AEBko militarrei estatubatuarren esker ona erakustea izango du helburu desfileak. Trumpen arabera, uztailaren 4an, Ameriketako Estatu Batuetako egun nazionalean, egingo litzateke horien omenezko ekitaldia; izan ere, Bastillaren Egunean egon zen iaz Frantzian, eta bertan urtero egiten duten desfilearen antzeko bat egin nahi du bere herrialdean.
Defentsa Departamentua proposamena aztertzen ari da, baina Pentagonoaren bozeramaileak, Charlie Summers-ek, adierazi duenez, garatu egin behar da oraindik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa