08:35

Mundua

VENEZUELA

Apirilaren 22an egingo dituzte presidentea aukeratzeko hauteskundeak Venezuelan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Oposizioak, bere aldetik, ez du argitu oraindik hauteskundeetan parte hartuko duen ala ez.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelan presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte apirilaren 22an, Tibisay Lucena Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidenteak iragarri duenez. Oposizioak, bere aldetik, ez du argitu oraindik hauteskundeetan parte hartuko duen ala ez.

Lucenaren esanetan, Venezuelako Batzar Konstituziogileak onartutako dekretua beteko da horrela, hauteskundeak maiatza baino lehen egitea agindu baitzuen.

"Hauteskunde presidentzialak 2018ko apirilaren 22rako deitu dira", adierazi du Lucenak. Gaineratu duenez, Hauteskunde Kontseilu Nazionala pasa den astelehenetik "saio iraunkorra" egin du bozak egiteko aukera ezberdinak aztertzeko.

Hauteskunde erregistroa otsailaren 20ra arte egongo da zabalik, baina aurrez egun bat zehaztuko dute izena eman nahi duten edota bizilekua aldatu nahi duten herritarrentzat. Behin betiko hautesle-errolda martxoaren 5ean argitaratuko dute.

Bestalde, hautagaitzak internet bidez aurkeztu beharko dira lehenik, otsailaren 24tik 26ra, eta azken egun horretan 48 orduko epea irekiko da hautagaiek baldintzak bete ditzaten.

Hauteskunde kanpainak 16 egun iraungo du, apirilaren 2tik hauteskundeak egin baino hiru egun lehenagora arte.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena