19:27

Mundua

AEB

Errusiari lotutako auziaren txostena argitaratu du AEBko Kongresuak

Agentziak | Erredakzioa

Errusiari lotutako ikerketa horretan FBIk ustez egindako irregulartasunak biltzen ditu dokumentuak.

  • Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

    Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak baimena eman du Errusiari lotutako ikerketaren inguruko txostena argitara ateratzeko eta ez du baztertu Rod Rosenstein Justizia Departamentuko arduraduna kargutik kentzea.

Trumpen baimena jaso ondoren, Kongresuko Inteligentzia Batzordeak publikatu egin du txostena. Ikerketa horretan FBIk egindako ustezko irregulartasunak aipatzen dira dokumentuan.

Robert Mueller fiskal berezia ari da Errusiako Gobernuaren eta Donald Trumpen hauteskunde-kanpainaren arteko ustezko loturaren auzia ikertzen. Muellerren gainetik Rosenstein dago eta Trumpek ez du baztertu Rosenstein kargutik kentzeko aukera.

Oposizioak uste du bere interesen mesedetan erabili nahi duela gai hau Trumpek. Demokraten iritzian, Trumpek paretik kendu nahi du Rosenstein orain, Mueller fiskal berezia ikerketatik kanpo uzteko gero.

Orain ezin du Muellerren kontra egin, haren gainetik Rosenstein dagoelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena