09:12

Mundua

VENEZUELA

Negoziazioetan aurrerapausoak onartu dituzte Venezuelako Gobernuak eta oposizioak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Datozen egunetan Caracasen kontsultak egitea adostu dute bi aldeek, datorren astean Santo Domingon elkarrizketekin jarraitzeko.

  • Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko bilera. Artxiboko argazkia: EFE

    Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko bilera. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelako Gobernuak eta oposizioak datozen egunetan Caracasen kontsultak egitea adostu dute, akordioaren bila astelehenean Santo Domingon (Dominikar Errepublika) elkarrizketei berriro heldu ahal izateko.

Azken bilera-errondaren amaieran Danilo Medina Dominikar Errepublikako presidenteak iragarri duenez, bi aldeek akta bat sinatu dute negoziazioetan izandako aurrerapausoak zehaztuz; aitzitik, oraindik eztabaidatu beharreko gaiak omen daude. Hori dela eta, bi aldeek astelehenera arteko denbora izango dute Santo Domingon elkarrizketa mahaira itzuli aurretik.

Akta sinatu dutela baieztatu dute bi aldeek, baina sinatutakoaren inguruko iritzi ezberdina dute: Gobernuak aurreakordioa dela esan du; oposizioak, berriz, ukatu egin du hori, eta hainbat gairen inguruan aurrerapausoak eman behar dituztela nabarmendu du.

"Hemen ez da inolako aurreakordiorik sinatu, aurrerapausoak egon diren alderdi horiek soilik daude zuri-beltzean", adierazi du Julio Borgesek, elkarrizketetan parte hartzen ari den oposizioko kideen bozeramaileak. Aurrez, Jorge Rodriguez Venezuelako Komunikazio ministroak aurreakordioa iragarri du.

Rodriguezen esanetan, "xehetasunak, elementu txikiak" falta dira akordioa lortzeko, eta akordioa datorren astelehenean sinatuko dute, Santo Domingon.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena