Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
Agentziak | Erredakzioa
Enpresaren aurreikuspena da 350.000 milioi dolarreko ekarpena egitea herrialdeko ekonomiari hurrengo bost urteotan; gainera, iragarri du 20.000 lanpostu berri sortuko dituela bosturteko horretan.
Applek 20.000 lanpostu sortuko ditu 2023ra arteko epean. Argazkia: EFE.
Asteazken honetan jakitera eman duenez, Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo dituen kapitalen zati handi bat, denak ez badira, herrialdera itzuliko ditu Applek. Enpresaren aurreikuspena da 350.000 milioi dolarreko ekarpena egitea AEBko ekonomiari ondorengo bost urteotan, 2023ra arteko epean; Applek, 2017an, esan zuen 252.300 milioi dolar dituela Estatu Batuetatik at, eta, zenbat itzuliko duen zehaztu ez badu ere, adituek uste dute asmoa dela kopuru hori guztia bueltatzea. Halaber, adierazi duenez, 20.000 lanpostu berri sortuko ditu hurrengo bosturtekoan.
Zabaldutako agiri batean, Applek dio 38.000 milioi dolar ordainduko dituela zergetan, zehaztu gabeko epean, mundu osoan dituen kapitalak Estatu Batuetara itzultzeagatik: "Zergetan historian egindako ordainketa guztiak kontuan izanik, baliteke hau handiena izatea", dio enpresak, Cupertino (Kalifornian) hirian duen egoitzatik.
2017ko amaieran onartutako erreforma fiskalak babesten du kapitalak herriratzea; erreforma horren xedeetako bat da, besteak beste, AEBko enpresek euren kapitalak bueltan ekartzea, zerga-zama arinduz.
Toni Sacconaghi Bernsteineko analista seniorraren iritziz, Applek hartutako neurriaren harira, aukera dago beste enpresa batzuek ere erabakitzea euren kapitalak AEBra itzultzea; hala ere, batek ere ez du Applek beste ditu atzerrian, adituen kalkuluen arabera. Espezializatutako hainbat komunikabideren arabera, AEBko enpresek 1 eta 3 bilioi dolar bitarteko kopurua dute herrialdetik kanpo; IBMk, adibidez, 10.000 milioi bat dolar ditu.
Orain, zalantza da zer egingo duen Applek bueltatuko duen diru horrekin; enpresak ez du zehaztu, baina baliteke erabiltzea zorra ordaintzeko, dibidenduak ordaintzeko, edo, Sacconaghik dioenez, "erosketa garrantzitsuren bat egiteko".
Donald Trump, pozik erabakiarekin
Donald Trump pozik azaldu da Applek kapitalak bueltatuko dituela jakin duenean: "Hitzeman nuen nire politikek laguntza emango zietela Apple bezalako enpresei diru-kopuru handiak berriro ekartzeko AEBra. Zoragarria da ikustea nola ari den egiten Apple, zerga-murrizketaz baliatuz", esan du Trumpek, Twitterren.
I promised that my policies would allow companies like Apple to bring massive amounts of money back to the United States. Great to see Apple follow through as a result of TAX CUTS. Huge win for American workers and the USA! https://t.co/OwXVUyLOb1
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 17 de enero de 2018
Presidentearen iritziz, Applek erabakitakoa "garaipen handia" da, bai AEBko langileentzat, bai eta herrialdearentzat ere".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa