Mundua
AEB
Agentziak | Erredakzioa
Donald Trumpen estrategia arduraduna izan zen Steve Bannon. AEBko hauteskundeetan Errusiak esku hartu zuen argitu nahi du fiskalak.
Steve Bannon. Artxiboko argazkia
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Ameriketako Estatu Batuetako Robert S. Mueller fiskal bereziak lekuko gisa deklaratzera deitu du Steve Bannon Etxe Zuriko estrategia arduradun ohia.
Donald Trump presidente estatubatuarraren eta Errusiako Gobernuaren arteko ustezko harremana ikertzen ari da Mueller fiskal berezia.
Bannonek joan den astean jaso zuen zitazioa, The New York Times egunkariak zabaldu duenez. Lehen aldia da fiskalak Trumpen hurbileko pertsona bat deklaratzera deitzen duela.
Epai-mahaiak ahozko epaiketa abiarazteko froga nahikorik dagoen aztertu beharko du eta horretarako hainbat saio egingo dituzte.
Nolanahi ere, oraingoz ez dago erabat argi Bannon epai-mahaiaren aurrean izango den ala ez. The New York Times egunkariak aipatzen duen iturri baten arabera, hau guztia fiskalaren estrategia bat izan daiteke, Bannonek ikertzaileen bulegoan deklaratzea onar dezan.
Hain justu, Bannonek AEBko Ordezkarien Ganberako ikerketa-batzorde batean agerraldia egin du gaur. Errusiako Gobernuak 2016ko AEBko hauteskunde-kanpainan esku hartu zuen argitu nahian ari dira ganbera horretan ere.
a horretan ere.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa