11:39

Mundua

VENEZUELA

Petrolio gordinaren ekoizpena azken 28 urteotako minimoetan kokatu da Venezuelan

Agentziak | Erredakzio

Adituen arabera ez da ekoizpenaren hobekuntzarik izango Venezuelan epe laburrean.

  • Petrolio kupel handi eta zuriak.

    Petrolio kupel handi eta zuriak. Foto: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelako Petrolio estatu-enpresaren (PDVSA) ekoizpenak 100.000 kupeletan behera egin zuen joan den abenduan, eta 1,7 milioi petrolio-bidoitan ezarri zuen bere marka, azken 28 urteotako mailarik txikiena, S&P Global Platts merkatu energetikoaren analisia egiten duen enpresaren arabera.

"Venezuelak krisi ekonomikoa, politikoa eta humanitarioa bizi du. Gainera, PDVSA petrolio enpresak ez du dirurik, ez langilerik, ez lan egiteko tresneriarik ere; eta finantziazioa lortzeko AEBren zigorra pairatzen du", dio S&P Global Plattsen txosten batek.

Izan ere, nazioarteko finantziazio hainbat agentziek ordainketen etenaldia ezarri egin diote PDVSAri. Venezuelako agintariek, berriz, Trumpek ezarritako zigorrei egozten diete ordaintzeko zailtasunak, eta petrolio enpresak bizi duen ustelkeriari egozten dio kupelen ekoizpenaren jaitsiera.

"Adituen arabera, ez da ekoizpenaren hobekuntzarik izango epe laburrean", S&P Global Plattsen txostenaren hitzetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena