07:51

Mundua

ARGENTINA

Dozenaka zauritu Argentinan, pentsioen erreformaren kontrako protestetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kongresua pentsioen sistemaren behin-behineko erreforma eztabaidatzen ari den bitartean gertatu dira istiluak. Gainera, Poliziak gutxienez 60 pertsona atxilotu ditu.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 109 pertsona zauritu dira astelehen honetan Argentinan, pentsioen sistemaren behin-behineko erreformaren kontra izandako mobilizazioetan, Argentinako Larrialdietarako Zerbitzuek jakinarazi dutenez. Kongresuan pentsioen sistemaren behin-behineko erreforma eztabaidatzen ari ziren bitartean gertatu dira istiluak.

Iturri horien arabera, zauritu horietatik 55 poliziak dira, hain zuzen ere, sindikatuek deituta egin den manifestazioaren ingurura gerturatu direnak.

La Nación Argentinako egunkariaren esanetan, manifestariek harriak eta botilak jaurti dituzte Poliziaren aurka. Gutxienez 60 pertsona atxilotu dituzte istiluetan.

Poliziak negarra eragiteko gasa eta gomazko pilotak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko.

Kongresuaren barruan, diputatuek proiektua sakon eztabaidatzeari ekin diote. Aurretik, oposizioko taldeek ia bost orduz hitz egin dute, eta, besteak beste, saioa bertan behera uztea eskatu dute, kaleko istiluak amaitu arte. Astelehenean zehar eztabaidarekin jarraitu dute, eta, aurreikuspenak betetzen badira, gaur egingo dute bozketa.

Hasiera batean aurreko ostegunean egin behar zuten pentsioen erreformari buruzko eztabaida, baina bertan behera gelditu zen manifestarien eta segurtasun indarren artean izandako istiluen ondorioz.

iluen ondorioz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena