Mundua
Nazio Batuen Erakundea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Egiptok aurkeztutako testuak 15 herrialdeetako 14ren babesa jaso badu ere, AEBk bere beto eskubidea baliatu du ebazpena atzera botatzeko.
Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren bilera. Argazkia: EFE
Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortzeko erabakian Ameriketako Estatu Batuek (AEB) atzera egin dezaten eskatzeko, Egiptok aurkeztutako proposamena bozkatu dute astelehen honetan Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Kontseiluan. AEBk, aitzitik, betoa jarri dio ebazpenari.
Egiptok aurkeztutako testuak Segurtasun Kontseiluan ordezkaritza duten 15 herrialdeetako 14ren babesa jaso du, baina AEBk bere beto eskubidea baliatu du eta Egiptoren ebazpena ezerezean gelditu da.
Donald Trump AEBko presidenteak Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortu zuen hilabete honetan, urteetako nazioarteak izandako adostasuna hautsiz. Horren arabera, israeldarrek eta palestinarrek parte hartuko duten bake prozesuaren baitan erabaki beharko da Jerusalem hiriaren estatusa.
Ameriketako Estatu Batuak bakarrik gelditu dira; izan ere, Segurtasun Kontseilua osatzen duten gainerako kideek ebazpena babestu dute, baita Washingtonen aliatu izan ohi diren Erresuma Batuak eta Frantziak ere. Horiekin batera Segurtasun Kontseiluko kide iraunkor diren Txinak eta Errusiak ere testuaren alde bozkatu dute. Halaber, jarrera bera izan dute behin-behinean Segurtasun Batzordeko kide diren herrialdeek ere: Bolivia, Egipto, Japonia, Italia, Kazakhstan, Senegal, Ukraina, Uruguai eta Suedia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa