Mundua
Europar Batasuna
Agentziak | Erredakzioa
EBren agintariek goi-bilera egingo dute ostegun eta ostiral honetan, "brexitaren" inguruan eta migrazioaren kudeaketaren harira eztabaidatzeko.
EBren agintarien aurreko goi-bilera bat, Bruselan. Argazkia: EiTB.
Albisteak (2)
Europar Batasunaren agintariek goi-bilera egingo dute ostegun eta ostiral honetan, besteak beste, "brexitaren" fase berriari ekiten dioten erabakitzeko eta migrazioaren kudeaketaren harira sortutako hika-mika eztabaidatzeko.
Izan ere, errefuxiatuak hartzeko derrigorrezko kuoten ideiak "desadostasun handia" piztu du 28en artean.
Hori dela eta, ostegun honetako afarian Europako asilo politikaren erreforma suspertzeko bideaz hitz egingo dute agintariek. Hemendik ekainera bitartean, Dublingo araudiaren berrikusketa egin beharko dute, araudi horrek asilo eskaeren harrera eta izapideak errefuxiatuak hartzen dituen herriaren esku soilik uzten baititu.
"Programa horren harira sortutako desadostasunak, orain dela bi urte sortutako berberak dira", esan dute Bruselatik, eta ildo horretan, ez dute espero urteko azken goi-bilera honetan behin betiko erabakirik hartuko dutenik, ezta adierazpen idatzirik ere; bai, ordea, erreformaren negoziazioak abiatzeko bidea zabaltzea.
Goi-bileran jorratuko diren gaien artean ere, "brexitaren" negoziazioa izango da. Theresa Mayk joan den astean horren harira EBrekin itxitako aurre akordioa baieztatzen duen zain daude 27ak.
Ostiralean agintariek bilera egingo dute baina Mayrik gabe "brexitaren" inguruan eztabaidatzeko eta bigarren faseari ekiteko pauso "nahikoak" eman direla egiaztatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa