Mundua
NASA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizakia Ilargira itzultzea ekarriko duen programa bat sinatu du AEBko presidenteak.
Apollo 17ren irudi bat. Argazkia: NASA
Informazio gehiago (1)
Donald Trump AEBko presidenteak NASAren estrategia berria sinatu du astelehen honetan, eta, horren ondorioz, gizakia Ilargira itzuliko da, 1972an azkenekoz 'zapaldu' ondoren.
Hain zuzen ere, base bat ezarri nahi du bertan Trumpek, handik Martera iritsi ahal izateko.
"Sinatzen ari naizen aginduak AEBren espazio programaren norabidea aldatuko du. 1972tik aurrenekoz, astronauta estatubatuarrak Ilargira itzultzeko lehen pausoa da", esan du agintariak, Etxe Zurian egindako ekitaldi batean.
Horren esanetan, Ilargian izango duten zeregina ez da soilik izango "bandera aztarnak uztea", "base bat ezartzea" izango baitu helburu, Martera joateko.
Azkenekoz, 1972an bidali zituen astronautak Lur planetatik kanpora AEBk. Apolo 17 misioarekin egin zuen. Orduan, Eugene Cernan eta Harrison "Jack" Schmitt astronautek hiru ibilaldi egin zituzten Ilargian.
Schmitt (85 urte) Etxe Zuriko ekitaldian izan da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa