Mundua
KRISIA EKIALDE HURBILEAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Palestinako banderak eskutan, manifestazioa egin dute Israelen eta Donald Trumpen azken erabakien aurka. Poliziak gas negar eragilea eta ura bota die manifestariei.
Albisteak (3)
Libanoko Poliziak gas negar eragilea bota die Libanon, Beiruten AEBek duten Enbaxadatik gertu, protestan ari ziren manifestariei. Donald Trump AEBetako presidenteak Jerusalem Israelgo hiriburutzat aitortu izanak eragin ditu protestak.
Gas negar eragileaz gain, ur kanoiak erabili ditu Poliziak manifestarien aurka, eta hauek, botilak jaurti eta su eman diete gurpil eta zaborrontziei.
Bertako komunikabide lokalen arabera, hainbat manifestari zauritu dituzte istiluetan.
Ezkerreko alderdiek, alderdi islamista libaniarrek eta talde palestinoek deitu dute protesta. Palestinako banderak eskutan, Israelen eta Trumpen kontraoko oihuak bota dituzte eta bien irudiak erre dituzte.
Azken egunetan protesta gehiago izan dira hainbat herrialde arabiar eta musulmanetan, Trumpen erabakiaren ostean. Inguru hartako buruzagi politikoak eta nazioarteko komunitatea Trumpen erabakiaren kontra agertu dira.
Israelek 1967an okupatu zuen Jerusalem Ekialdea eta 1980ko anexioaren ostean, NBEak nazioarteko komunitateari bere legazioak handik erretiratzeko eskatu zion.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa