Mundua
nazioartearen erreakzioa
Agentziak | erredakzioa
Kontseiluak 2016an onartutako ebazpen baten arabera, nazioarteak ez du "1967ko ekainak 4an ezarritako ildoen aldaketarik aitortuko, Jerusalemi buruz izanda ere". Obama abstenitu zen bozketa horretan.
Albisteak (3)
NBEren Segurtasun Kontseilua bihar, ostirala, bilduko da, 15 kideetatik zortzik hala eskatuta, Jerusalemgo estatusa aztertzeko, Donald Trumpen Israelgo hiriburu gisa onartu eta enbaxada hara eramango duela iragarri eta gero.
Segurtasun Kontseiluaren bilera publikoa egiteko eskaria Frantziak, Boliviak, Egiptok, Italiak, Senegalek, Suediak, Erresuma Batuak eta Uruguayk eskatu dute, diplomazia-iturrien arabera.
Sacha Sergio Llorentty Soliz Boliviako NBEren enbaxadoreak "erabaki arriskutsua eta arina" hartu duela ohartarazi dio Trumpi. Gainera, Nazioarteko Zuzenbidearen aurka eta Nazio Batuen Erakundeak onartutako ebazpenen aurka egiten duela azpimarratu du.
Bestalde, Carl Skay Suediako enbaxadorearen esanetan, "NBEk estatus legal eta politiko berezia eman dio Jerusalemi, eta errespetatu behar da; hori dela eta, Segurtasun Kontseiluak berehala heldu behar dio gaiari".
Kontseiluak 2016ko abenduan onartutako ebazpen baten arabera, nazioarteak ez du "1967ko ekainak 4an ezarritako ildoen aldaketarik aitortuko, Jerusalemi buruz izanda ere, bi aldeek hala adostu ezean".
Ebazpenak aldeko 14 boto eta Barack Obamaren Gobernuaren abstentzioa jaso zuen. Nikki Haley AEBk gaur egun NBEn duen ordezkariaren hitzetan, Trumpek hartutako erabakia "zuzena eta justua da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa