Itxi

Mundua

Hauteskundeak

Salbuespen-egoera Hondurasen, hauteskundeen osteko krisiaren ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Dozenaka manifestari eta polizia zauritu dira Hondurasen, asteazkean hasitko protesten eraginez.

3:29

Hondurasko Gobernuak 10 eguneko salbuespen-egoera ezarri du larunbat honetan, azaroaren 26ko hauteskundeen ostean oposizioak iruzurra salatzeko abiatutako indarkeria eta bandalismo jarduerak gelditzeko. Hala adierazi du Jorge Ramon Hernandez Hondurasko Gobernuko ministro koordinatzaileak, irrati-telebista kate nazional batean.

"Agindua indarrean dagoela, ezin izango da herrialdean libre ibili, 18:00etatik 06:00etara", zehaztu du.

Dozenaka manifestari eta polizia zauritu dira Hondurasen, joan den asteazkenaz gero izandako liskarren eta jabego publiko zein pribatuen aurkako jarduera bandalikoen eraginez.

Diktaduraren aurkako Oposizioko kideek deitu dituzte manifestazioak. Salvador Nasralla aurkeztu dute presidente izateko hautagai gisa, eta hauteskundeetan iruzurra jasan izana salatu dute.

Hauteskundeetako erakundeak kontaketa berezia ipiniko du martxan larunbat honetan, milatik gora hauteskunde agiri zenbatzeko. Hala, presidente hautatua nor izango den erabaki ahal izango du: Juan Orlando Hernandez Alderdi Nazionaleko hautagaia ala Salvador Nasralla oposizioko hautagaia.