11:16

Mundua

Krisia

Venezuelari armak enbargatzea babestu du Europar Batasunak

Agentziak | Erredakzioa

Horrez gain, 'barne errepresioren bat' abiatzen duten arduradunen aurkako legedia onetsi dute Europar Batasuneko Atzerri ministroek.

  • Europako Kontseiluko artxiboko argazkia. EFE

    Europako Kontseiluko artxiboko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko Atzerri ministroek aho batez onartu dituzte astelehen honetan Venezuelaren aurkako zigorrak, eskualde-hauteskundeen ondoren herrialdearen egoerak okerrera egin ostean. Horrenbestez, legaltasun demokratikoa "berehala" berrezartzeaz gain, hauteskunde "askeak eta bidezkoak" egitea eskatu diote Nicolas Maduroren Gobernuari.

Barne errepresiorako erabil daitezkeen armak eta materiala enbargatzea babestu dute, besteak beste. Halaber, beharrezkoa izanez gero, errepresioa bultzatzen duten agintariei zigorrak ezartzeko legedia ere onartu dute.

Bestalde, zigorrak "mailaz maila eta malgu erabiliko direla" azaldu dute. Printzipio demokratikoak, Zuzenbide Estatua eta Giza Eskubideak betetzen ez dituztenen kontra ere ezarri ahal izango direla nabarmendu dute.

Zigorrak

Adostutako oinarri juridikoaren arabera, "bakarkako zigorrak jarri ahal izango dituzte, egoeraren bilakaerak hala eskatuz gero". EBk pertsona fisikoen eta juridikoen aktiboak izoztu ahal izango dituzte. Aldi berean, giza eskubideak larri urratu edo gizarte zibilari zein oposizio demokratikoari errepresioa ezartzen dieten Venezuelako erakundeekin gauza bera egingo dute. Gainera, pertsona fisikoei Europar Batasunean sartzea debekatuko diete.

Azkenik, ezin izango dute armarik edo antzeko material militarrik esportatu Venezuelara.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena