08:11

Mundua

Ozeano Barea

6,3 graduko indarra hartu duen sismo batek Costa Ricako kostaldea astindu du

agentziak

Gutxienez bi pertsona hil dira. Dardarak Ozeano Barean izan du epizentroa, 19 kilometroko sakoneran, eta plaken subdukzioak eragin du.

  • Costa Rica

    Iturria; Costa Ricako Sismologia Sare Nazionala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richter eskalan 6,3 graduko maila hartu duen lurrikara batek eta ondoren izan diren erreplikek Costa Ricako mendebaldeko kostaldea astindu dute bart, Costa Ricako Sismologia Sare Nazionalak (RSN) jakinarazi duenez.

Gutxienez bi pertsona hil dira Jacon, epizentrotik gertuenen dagoen hirian, Indar Publikoaren bozeramale batek azaldu duenaren arabera.

Bestalde, Unibertsitate Nazionaleko Tsunamien Monitorizatze Sistema Nazionalak baztertu egin du, momentuz, tsunamia izateko arriskua dagoenik.

Dardarak Ozeano Barean izan du epizentroa, Jaco hondartzatik (Puntarenas probintzian) 19 kilometrora, hegoaldera, eta 19 kilometroko sakoneran, RSNren arabera.

Sismoa 20:28ean gertatu da (asteleheneko 03:28ean Euskadin) eta ia Costa Rica osoan sentitu da. Plaken subdukzioa izeneko mugimenduak eragin du lurrikara, hau da, plaka bat beste baten azpian sartzen denean.

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, lurrikarak zenbait objektu erorarazi ditu eta sistema elektrikoaren kableak erorarazi ditu, besteak beste, Jacon, Parritan eta Queposen. Era berean, argindarra zenbait lekutan eten da, baina azpiegitura nagusiek ez dute kalterik izan, ezta bizilagunek ere.

Sismo nagusiaren ostean, gutxienez beste sei erreplika zenbatu dituzte, 3,1etik 5,2 gradurainokoak, Richter eskalan.

Costa Ricako agintariek, bestalde, lasaitasunerako deia luzatu diote gizarteari, eta badaezpadako neurriak hartzea eta larrialdietarako telefonoak benetan beharrezkoa den kasuetan erabiltzea eskatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena