Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
Agentziak | Erredakzioa
AEBko presidenteak dio ez duela esan Putinen hitzak sinesten dituenik, alegia, Moskuk ez zuela esku hartu. Halaber, ez du baztertu Kim Jong Unen laguna izatea, etorkizunean.
Donald Trump. Argazkia: EFE.
Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek Vietnameko Hanoi hiriburuan gaur esan duenez, sinesten du AEBko inteligentziak dioena, alegia, Errusia 2016ko hauteskundeetan tartean sartu zela. Gainera, Trumpek ez du baztertu etorkizunean bera eta Ipar Koreako presidente Kim Jong Un "lagunak" izatea.
Prentsaurrekoan kazetarien galderei erantzun dizkienean (Tran Dai Quang Vietnameko presidentea ere bertan zegoen), Trumpek argitu du aurreko egunean ez zuela esan Vladimir Putin Errusiako presidenteak esandakoa sinesten duenik ala ez; Putinek, hain zuzen, berretsi zion Moskuk ez zuela esku hartu AEBko hauteskundeetan.
"Nik esan nuena, eta harritzen nau oraindik eztabaida egoteak honekin, da sinesten nuela Putinek hala uste duela; nik uste dut Putinek uste duela ez berak ezta Errusiak ere ez zutenik esku hartu AEBko hauteskundeetan", azaldu du agintariak, prentsaurrekoaren ohar ofizial batean. Baina, berak Putinen hitzak sinesten dituen ala ez galdetu diotenean, esan du "gure agentziarekin" dagoela: "Nik sinesten dut gure agentzien informazioa", gehitu du Trumpek.
CIAko zuzendari Mike Pompeok atzo berretsi zuen inteligentziaren txostenarekin bat egiten duela; hala ere, Trumpek esana zuen, aurreko orduetan, Putin sinesten duela, azken horrek dioenean Errusiak ez zuela inolako esku hartzerik izan.
Trumpek eta Putinek hainbat aldiz hitz egin dute Asia-Pazifiko Ekonomia Kooperazio Foroaren goi-bileran. Larunbatean amaitu zen hori, Danang kostaldeko hirian, Vietnameko erdialdean.
"Esan du ez zela tartean sartu. Ikusten nauen bakoitzean, esaten dit ez zuela egin, eta benetan sinesten dut berak esandakoa. Benetan dio. Usted ut iraingarria dela berarentzat, eta hori ez da ona gure herrialderako", esan zuen atzo Trumpek, Putinekin hitz egin ostean.
Kim Jong Unen laguna izateko aukera
AEBko presidenteak, halaber, nabarmendu du aukera dagoela etorkizunean Kim Jong Un Ipar Koreako liderraren laguna ere izatea, eta "oso oso atsegina" izango litzatekeela hori; dena den, onartu du ez duela segurutzat ematen gertatu denik: "Harrigarria izan liteke, baina aukera egon badago; gertatuko balitz, Ipar Korearako ona litzateke, bai, baina baita munduko beste zenbait herrialderako ere", adierazi du Trumpek.
Hori gorabehera, eta ordu batzuen buruan, Donald Trumpek txio bat argitaratu du Twitterren, xede izanik Kim Jong Unek berari esandako irainei erantzutea; Ipar Koreako presidenteak “zahar erotzat” jo du Trump, eta esan du gerra nuklearra abiatu nahi duela: "Zergatik dio Kim Jong Unek zaharra naizela? Nik INOIZ EZ nuke esango bera lodia eta baxua dela", idatzi du Trumpek. "Ni, hala ere, saiatzen naiz bere laguna izaten, agian gerta liteke noizbait!".
Why would Kim Jong-un insult me by calling me "old," when I would NEVER call him "short and fat?" Oh well, I try so hard to be his friend - and maybe someday that will happen!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 12 de noviembre de 2017
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa