Mundua
Erasoa New Yorken
Agentziak | Erredakzioa
Poliziak erasotzailea atxilotu du. Agintariek "eraso terrorista" izan dela adierazi dute.
Bideoak (1)
Gutxienez zortzi pertsona hil dira arratsalde honetan Manhattanen, New York erdialdean, kamioneta batekin egindako erasoan, Ameriketako Estatu Batuetako agintariek jakinarazi dutenez.
Bill de Blasio alkateak agerraldia egin du eta baieztatu du "atentatu terrorista" izan dela. Sei lagun bertan hil dira eta beste bi, ospitalera bidean. Gainera, beste 12 pertsona zaurituta daude, baina inor ez omen dago egoera larrian.
Andrew Cuomo New York gobernadoreak azaldu duenez, polizia batek erasotzaileari aurre egin dio, eta tiroz zauritu ostean, hura atxilotzea lortu dute. Poliziak ez du uste beste inork parte hartu duenik erasoan.
Erasotzaileak gidatzen zuen ibilgailua bidegorri batean sartu da, hainbat lagun harrapatu ditu eta eskola-autobus bat jo du. Talka horren ondorioan bi ume zauritu dira. Une horretan erasotzailea kamionetatik jaitsi da, armatuta.
Poliza batek aurre egin dio, tiroz, eta zauritu egin du. Erasotzailea atxilotuta dago, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman.
Bestalde, Donald Trump AEBko presidenteak esan du erasotzailea "oso gaixo dagoen pertsona zoro" bat dela.
"New Yorken pertsona zoro eta oso gaixo baten beste eraso bat izan dela ematen du. Segurtasun indarrak gertatutakoa hurbiletik jarraitzen ari dira. Estatu Batuetan ez!", idatzi du Twitter sare sozial ean.
(Argazkia: EFE)
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa