Mundua
Harremanak Errusiarekin
Agentziak | Erredakzioa
Paul Manafortek eta Rick Gatesek ezin izango dute beren etxeetatik atera. Donal Trumpek Errusiarekin 'inolako konspiraziorik' egon denik ukatu du.
Albisteak (4)
Paul Manafort Donald Trumpen kanpainaren arduraduna eta bere bazkide ohi Rick Gates etxean giltzapetu ditu Estatu Batuetako epaile batek. "Estatu Batuen aurka konspiratzea" leporatzen diete, beste karguren artean, 2016ko hauteskundeetan Errusiaren ustezko esku-sartzeari buruzko ikerketan. Biak aurkeztu dira FBIren aurrean, eta hamabi karguetan ez errudunak agertu dira.
Ezin izango dute etxerik irten, ez bada epaitegietan aurkezteko, abokatuekin biltzeko, medikuarengana joateko edo erlijio-jarduetara joateko. Manafortek 10 milioi dolarreko fidantza oraindu beharko du baldintzak betetzen ez baditu, eta Gatesek, bost milioi dolarrekoa.
Los acusados solo podrán salir de su vivienda para comparecer ante la corte, reunirse con su abogado y acudir a citas médicas o a actividades religiosas, bajo una fianza de 10 millones de dólares para Manafort, que tendrá que abonar si infringe las condiciones, y de 5 millones para Gates.
Robert Mueller fiskal bereziak zuzentzen duen ikerketak Mosku eta Trumpen taldearen arteko kontaktuak ikertzen ditu. Estatu Batuetako justiziarentzat, harreman horrek hamabi kargu ekartzen ditu: "Estatu Batuaren aurka konspiratzea" eta "dirua zuritzeko konspiratzea", "adierazpen faltsuak eta engainagarriak" eta atzerriko banku-kontuen inguruko informazioa ez aurkeztzea.
Uztailean sarekada egin zuen FBIk Manaforten etxean. Ikertzaileen arabera, errepublikanoen kanpaina zuzendu baino lehen, Manafortek aberats batentzat lan egin zuen Errusiako gobernuari mesede egiteko helburuarekin, eta negozio irregularrak egin zituen Ukrainiako errusiazaleekin.
Estatu Batuetako presidenteak Errusiarekin "inolako konspiraziorik" egon denik ukatu du, gogorarazi du bere kanpainaren arduraduaren kontrako karguak "duela urteetaoak direla, Paul Manafort Trumpen kanpainako kidea izan baino lehenagokoak", eta demokratak ikertzea eskatu du.
Sorry, but this is years ago, before Paul Manafort was part of the Trump campaign. But why aren't Crooked Hillary & the Dems the focus?????
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 30 de octubre de 2017
....Also, there is NO COLLUSION!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 30 de octubre de 2017
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa