10:23

Mundua

Hauteskunde legegileak

Macrik irabazi ditu hauteskundeak Argentinako barruti nagusietan

Agentziak | Erredakzioa

Unidad Ciudadana fronteak, Cristina Fernandez de Kirchner presidente ohia buru duela, botoen % 36,99 lortu ditu Senaturako, Esteban Bulrrich Hezkuntza ministro ohiaren alderdiaren atzetik (% 41,62).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cambiemos Mauricio Macri Argentinako presidentearen koalizioak irabazi du herrialdeko barruti nagusietan igandeko hauteskunde legegileetan, peronismoaren aurretik, behin-behineko zenbaketaren arabera.

Buenos Aires probintzian (hautesle erroldaren % 37), botoen % 91,56 zenbatuta, Senaturako hautagaien zerrendan Esteban Bullrich Hezkuntza ministro ohiak jaso du babes handiena (botoen % 41,62), eta Unidad Ciudadana frontea, Cristina Fernandez de Kirchner presidente ohia (2007-2015) buru duela, geratu da atzetik, botoen % 36,99rekin.

Buenos Aires probintzian ez ezik, Cambiemoseko diputatu izateko hautagaiak ondorengo barrutietan ere izan dira nagusi: Cordoba, Santa Fe, Mendoza, Salta eta Buenos Aires hiri autonomoa. Ofizialismoak botoen % 50,93 eskuratu ditu, mahaien % 99,73 zenbatuta zabaldutako datuen arabera.

Hauteskunde hauetan Diputatuen Ganberaren erdia berrituko dute, hau da, 127 aulki, eta Senatuaren heren bat, hau da, 24 aulki, lau eta sei urteko agintaldirako, hurrenez hurren. Halere, bi egoitza legegileen parte bat bi urtean behin berritzen dute.

Bestalde, sei probintziatan tokiko Ganbera parlamentarioetarako kide berriak aukeratu dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena