Mundua
AEB
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Migrazioa kontrolatzeko Etxe Zuriak onartutako azken dekretua jarri nahi zuen indarrean asteazken honetan Donald Trump AEBko presidenteak, baina hirugarren saiakeran ere, epaileak blokeatu egin du, aldi baterako, agindu hori, baztertzailea dela iritzita.
Derrick Watson Hawaiiko (AEB) epaile federalak erabaki du dekretua bertan behera uztea, Honoluluko meskita bateko buruak jarritako helegite bat aintzat hartuta.
Irailaren 24an onartu zuen Trumpen Gobernuak hirugarren migrazio-betoa, aurreko biak epaileek baliogabe utzi ondoren. Azken dekretu horretan, besteak beste, AEBn sartzeko debekua ezartzen zaie Iran, Libia, Siria, Yemen, Somalia, Txad eta Ipar Koreako herritarrei. Venezuelako goi-funtzionarioak eta horien senitartekoak ere sartu ditu Etxe Zuriak sarrera debekatuta dutenen zerrendan.
Watson epaileak gaur kaleratutako epaiaren arabera, Tumpen dekretuak "argi eta garbi, naziotasunaren arabera herritarrak baztertu" egiten ditu. Ebazpenak, hori bai, ez du blokeatu Ipar Koreako eta Venezuelako herritarrei ezarritako debekua, gehiengo musulmana duten herriak bakarrik hartu baititu kontuan.
Etxe Zuriak datozen egunotan erabakiaren kontrako helegitea jartzea aurreikusten da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa