09:39

Mundua

Eskualdeetako hauteskundeak

Venezuelako gobernadore hautetsiak gaur jabetuko dira karguaz

Agentziak | Erredakzioa

Batzorde Nazional Konstituziogileko presidenteak Hauteskunde Prozesuen Lege Organikoaz baliatzeko esan die emaitzak onartzen ez dituztenei.

  • Angel Oropeza Batasun Demokratikoaren Mahaiko bozeramailea. EFE

    Angel Oropeza Batasun Demokratikoaren Mahaiko bozeramailea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Delcy Rodriguez Veezuelako Asanblea Nazional Konstituziogileko (ANC) presidenteak iragarri duenez, igandeko hauteskundeetan hautetsi izendatutako gobernadoreek gaur, asteartea, hartuko dute kargua bera buru den erakundearen aurrean.

Rodriguezen esanetan, igandeko hauteskundeek kapitulu berri bat ireki dute historian, "bolivarianismoa gorantz doa berriro, itxaropen berritua dugu", AEBren eta Kanadaren zigor eta "mehatxuak" gorabehera, "inperialismoaren aurkako botoa" nagusitu baita hauteskundeetan, El Universal Venezuelako egunkariak edizio digitalean zabaldu duenez.

Halaber, herrialdearen aurrean aurpegia emateko eta erantzukizun politikoz jarduteko eskatu dio Batasun Demokratikoaren Mahaiari (MUD), oposizioko koalizio nagusiari, "legearen berme guztiekin egin zelako hauteskunde-prozesua".

Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentearen hitzetan, ANCri txosten zehatz bat emango dio astearte honetan, igandeko eskualdeetako hauteskundeen antolakuntza, esleipena eta jakinarazpena argitzeko. Herritarrek 23 gobernadore aukeratu zituzten.

Lucenak ANCko presidentearekin batera eman duen prentsaurrekoan esan duenez, hauteskundeak "normaltasunaren barruan" egin ziren, "kontatzeko moduko bitxikeriak oso gutxi" dira, eta hauteslekuetan gertatutakoak berehala konpondu zituztela azaldu du.

Halaber, Hauteskunde Prozesuen Lege Organikoaz baliatzeko esan die emaitzak onartzen ez dituztenei, herritarren eskubide bat delako.

"Herritarren egiaztatzeko kontu-ikuskapenak bi fase ditu, hauteskunde kronograman aurreikusita dago, eta urriaren 20an egingo da", adierazi du. Hauteskundeetako datuen ikuskapena azaroaren 1aren eta 4aren artean egingo da, teknikariak eta ANCko kideak bertan direla, horren arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena