Mundua
Palestina
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Besteak beste, Palestinar Aginte Nazionalaren Gobernua indartzea adostu dute.
Al Fatah-ko eta Hamaseko ordezkariak, Kairoko prentsaurrekoan. EFE
Al Fatah alderdi nazionalista palestinarrak eta Hamas mugimendu islamistak akordioa lortu dute adiskidetze prozesua osatzeko eta 2007tik duten zatiketari amaiera emateko.
Bi fakzioen ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Kairon (Egipto), eta iragarri dute adiskidetzearen lehen urratsa izango dela Palestinar Aginte Nazionalaren (PAN) Gobernua indartzea. Exekutiboa Gazara itzuli zen urriaren 2an.
Bi aldeen esanetan, euren jarrera "serioa" da eta biak "prest" daude adiskidetzea "arrakastatsua" izan dadin, "proiektu sionistari aurre egiteko eta gure herriaren itxaropenak lortzeko".
Akordioaren baitan, Hamasek PANen esku utziko ditu Gazako pasaguneak, eta bi aldeak berriz bilduko dira azaroan, akordioaren artikuluak nola gauzatu aztertzeko.
Hamas eta Al Fatah irailaren 11n hasi ziren hitz egiten, Egipto bitartekari izanda, zatiketa bukatzeko asmoz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa