Mundua
Estatu Batuak
Agentziak | Erredakzioa
Etxe Zuriak bidaiatzeko murrizketa berriak iragarri ditu Txadeko herritarrentzat ere, aurten onartutako migrazio-betoa aldatu ondoren.
Etxe Zuriak bidaiatzeko murrizketa berriak iragarri ditu ohar baten bidez Ipar Korea, Venezuela eta Txadeko herritarrentzat, aurten onartutako migrazio-betoa aldatu ondoren. Orain arte gehiengo musulmana zuten herrialdeei bakarrik eragiten zien murrizketa horrek.
AEBko Presidentetzak nabarmendu duenez, Iran, Libia, Siria, Somalia eta Yemen zerrendan daude oraindik, eta Sudan kendu du. Halaber, Txad, Ipar Korea eta Venezuelarentzat murrizketak gehitu ditu.
Bidaiatzeko murrizketak herrialdearen araberakoak dira, eta gehiengo musulmana duten sei herrialde horiei ezarritako murrizketak bertan behera geratzen ziren egunean argitaratu dituzte.
Ipar Korearen kasuan, Etxe Zuriak adierazi duenez, “Ipar Koreako Gobernuak ez die Estatu Batuei ezertan laguntzen, eta informazio komunikazioaren baldintzak ez ditu betetzen”.
“Hori dela eta, Ipar Koreako herritarrak, etorkin izan edo ez, Estatu Batuetan sartzeko baimena eten egin da”, azpimarratu du oharrean.
Halaber, AEBko Presidentetzak esan du Venezuelako Gobernuak ez duela laguntzarik ematen herritarrak segurtasun nazionalerako edota segurtasun publikorako mehatxu diren egiaztatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa