20:56

Mundua

Erresuma Batua

Mayk bi urteko trantsizioa proposatu du, 'Brexit'a gauzatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Epealdi horretan, Erresuma Batuak Europar Batasunaren aurrekontuari dirua emanez eta Bruselaren agindupean jarraituko du.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Theresa May lehen ministro britainiarrak iragarri du 'Brexit'a 2019ko martxoan gauzatuko dela eta une horretatik aurrera bi urteko trantsizio-epea proposatu du Erresuma Batuarentzat. Bi urte horietan Europar Batasuneko araudiaren menpe jarraituko luke Erresuma Batuak.

"Sistema eta prozesu berriak jarri behar ditugu abian, hala nola, migrazio-politika berria, eta horretarako denbora behar dugu", adierazi du Mayk Florentzian (Italia) egin duen agerraldian.

Iragarpen honen bidez Mayk negoziazio adeitsu baterako keinua egin dio Europako Kontseiluari; izan ere, Bruselak baldintza bezala jarri zion ‘Brexit’ burutu ondoren ere aldi baterako Europar Batasuneko araudiaren menpe segitu beharko zuela, merkatu propiora salto egin aurretik.

Trantsizioko urte horietan, Erresuma Batuak Europar Batasunaren aurrekontuari ekarpen ekonomikoak egiten jarraituko duela azaldu du Mayk, eta 2020tik aurrera ere dirua ematen segitzeko aukera ez du baztertu.

Ekarpen horren zenbatekoa izango den, baina, ez dago argi; izan ere, bi aldeen arteko desadostasunak nabarmenak dira. Erresuma Batuak ordaindu beharrekoa 22.000 milioi eta 50.000 milioi euro artean egongo da, aurreikuspenaren arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena