21:17

Mundua

AEB

Ipar Korearekin merkataritza murrizteko zigor gehiago iragarri ditu Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

Aldebakarreko zigor berriak iragarri ditu AEBko presidenteak. Misil balistikoen programaren diru-iturria agortu nahi du neurri horiekin, Piongiangen merkataritza gehiago murriztuz.

  • Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

    Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Korearen aurka aldebakarreko zigor berriak iragarri ditu gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. Misil balistikoen programaren diru-iturria agortu nahi du neurri horiekin, Asiako herrialdearen merkataritza gehiago murriztuz.

“Ipar Korearekin merkataritza errazten eta finantzatzen duten erakundeak, konpainiak eta pertsonak jazartzeko agindu berri bat iragarri nahi dut”, esan du Trumpek, Moon Jae-in Hego Koreako presidentearekin eta Shinzo Abe Japoniako lehen ministroarekin izandako hitzorduan.

“Atzerriko bankuek mehatxu argia izango dute: Ameriketako Estatu Batuekin negozioak egin edo legerik gabeko Ipar Koreako erregimenaren merkataritza erraztu”, erantsi du Trumpek.

NBEko zigorrak aplikatzeko eta neurri propioak ere inposatzeko dei egin nahi diegu nazio arduratsu guztiei”, esan du AEBko buruzagiak. “Ipar Korea desnuklearizatzea nahi dugu”, gaineratu du.

Ipar Korearekin oraindik elkarrizketarik egin daitekeen galdetu dio kazetari batek Trumpi, eta honakoa erantzun dio AEBko gobernuburuak: “Zergatik ez?”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena