Mundua
Palestina
agentziak | erredakzioa
2007an bi alderdien artean izandako liskarretako biktimen senideek adiskidetasun keinua egin dute gaur, palestinarren zatiketa desegite aldera.
Emakume bat Palestinako banderarekin, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Gazako Eremuan 2007an Al Fatahren eta Hamasen artean izandako liskarretako biktimen senideek adiskidetze ekitaldia egin dute, palestinarren zatiketari amaiera emateko lehenengo keinu gisa.
"Familia guztiak daude adiskidetzeko eta aurrera egiteko gogoz, eta barkatzeko prestutasuna erakutsi dute senideak galdu arren, barne zatiketa amaitzeko eta hobeto bizitzeko", adierazi du Fares Abu Qadoos senideen ordezkariak.
Guztira 400 familiak galdu zuten senideren bat, Hamasek Al Fatahren segurtasun indarrak kanporatu zitueneko liskarretan.
Gaur 14 familiak 50.000 dolarreko kalte-ordaina jaso dute Arabiar Emirerri Batuen aldetik, Egiptok sustatutako bakerako akordioan jasotakoa betez.
2011n sinatu zuten elkar ulertzeko akordioa, eta bi aldeen arteko desadostasunengatik atzeratu dute. Orain, "adiskidetze soziala hasi dute, adiskidetze nazionala lortzeko helburuarekin", esan du Ahmad Bahar Hamaseko kideak Gazan egindako ekitaldian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa