Mundua
Errefuxiatuak
Agentziak | Erredakzioa
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren arabera, bi herri horiek ezin diote uko egin Greziatik eta Italiatik asilo eske doazen errefuxiatuak birkokatzeari.
Errefuxiatu talde bat.
Albisteak (7)
Jesus Torquemada
Eslovakiak eta Hungariak ezin dute asilo-eskatzaileen birkokatzea errefusatu, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur emandako epaiaren arabera. 2015eko irailean, EBko kideek Greziara eta Italiara iritsitako iheslariak hartzea adostu zuten, migrazio krisiari aurre egiteko, baina Eslovakiak eta Hungariak uko egin zioten erabakia onartzeari.
Gaur, Europar Batasuneko epaileek atzera bota dituzte bi herri horiek errefuxiatuak ez hartzeko aurkeztutako errekurtsoak.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, EBn hartutako erabakia egokia eta eraginkorra da, Greziari eta Italiari 2015eko errefuxiatuen krisiaren ondorioei aurre egiten laguntzen baitie, estatu bakoitzarentzako kuota batzuk zehaztuz.
Neurria Europako legeriaren baitan hartu zen, eta, hori dela eta, Europako Batzordeak behin-behineko neurriak har ditzake errefuxiatuen kopuru handia hartu dutelako kalteak jasaten ari diren herriei laguntzeko.
Horrela, kideek 2015eko irailean onartutakoaren arabera, bi urteren buruan 120.000 errefuxiatu hartzea eta horiek birkokatzea espero dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa