Mundua
Tentsioa bi Koreen artean
agentziak | erredakzioa
AEBk herrialdean arma nuklearrak zabaltzea baimentzea aztertzen ari da Hego Korea, baina "ez dago aldaketarik desnuklearizazioari buruzko politikari dagokionez", bertako agintarien arabera.
Kim Young-woo, Hego Koreako Asanblea Nazionaleko defentsa batzordearen presidentea. Argazkia: EFE
Hego Koreako Defentsa Ministerioak gaur, asteartea, baieztatu duenez, "aukera militar guztiak" ditu esku artean, Ipar Korearen mehatxuari aurre egiteko, AEBk Hego Korean arma nuklearrak zabaltzeko aukerari dagokionez.
Hala ere, Moon Sang Gyun Ministerioaren bozeramailearen esanetan, "ez dago aldaketarik desnuklearizazioari buruzko politikan", Yonhap albiste-agentzia hegokorearraren arabera.
Ordu batzuk lehenago, Song Young Moon Hego Koreako Defentsa ministroak esan zuen Ameriketako Estatu Batuek arma nuklearrak bertan jartzea aukeretako bat zela, Piongiangi asmoak aldarazteko.
AEBk 90eko hamarkadaren hasieran kendu zituen arma nuklearrak Koreatik, bi Koreen artean akordia lortu eta gero, eta Hego Koreako Presidentetzak aurreko astean esan zuen ez dela horrelako armak zabaltzea aztertzen ari.
Hego Koreako Armadak maniobrak egin zituen asteartean Ekialdeko itsasoan, Japoniako itsasoan, Ipar Koreak egindako proba nuklearrari erantzuteko.
Bezperan, astelehenean, Hego Koreako Armadak maniobra militarrak egin zituen benetako sua erabiliz Ipar Koreako Gobernuaren azken probari erantzuteko, Koreako penintsulan tentsioa gora egiten ari den bitartean.
Bi Koreek gerran jarraitzen dute teorian, armistizio bakarra sinatu zutelako, erasoak denbora mugagabean eteteko, 1950 eta 1953an gatazkak izan ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa