00:21

Mundua

2.700 km-ko ibilbidea

Ipar Koreak misila jaurti du Japoniako lurraldearen gainetik

Agentziak

2009tik artxipelago japoniarraren gainetik igaro den Ipar Koreako lehen misila da. AEBk, Japoniak eta Hego Koreak larrialdiko bilera egitea eskatu diote NBEri.

1:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Koreak misil bat jaurti du astearte honetako lehen orduan (asteleheneko gauean, Euskal Herrian) eta Japoniaren gainetik igaro da; itsasoan erori baino lehen, Hokkaido japoniar uhartetik 1.180 kilometrora, ekialdean. Hokkaido herrialdeko bigarren uharterik handiena da.

Agintariek esan dutenez, misila hiru zatitan apurtu da, eta ozeano Barean jausi, Erimo lurmuturretik 1.180 bat kilometrora, NHK telebista-kate japoniarraren arabera.

Ipar Korearen proba berria larunbatekoaren ondotik dator. Orduan, helmen txikiko hiru misil jaurti zituzten Japoniako itsasoko uretara, eta "aurrekaririk gabeko mehatxua larria da segurtasun nazionalerako", baieztatu du Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak.

2009tik Taepodong-2 izeneko misilak helmen handiko misila jaurti zutenetik, artxipelago japoniarraren gainetik igaro den Ipar Koreako lehen misila da.

Jaurtitako misilak 2.700 km baino gehiago egin ditu eta 550 km-ko altuera hartu du itsasoan talka egin baino lehen, Japoniako eta Hego Koreako gobernuen arabera.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

NBEren eta Trumpen gaitzespena

Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak gaitzetsi egin du Ipar Korearen ekintza militarra, eta Piongiangi eskatu dio komunikazio bideak berriro irekitzeko.

"Jaurtiketak eskualdeko segurtasuna eta egonkortasuna eta elkarrizketarako espazioak sortzeko ahaleginak kaltetzen ditu", adierazi du Guterresek prentsa-ohar batean.

Bestalde, Donald Trump AEBko presidenteak berretsi du "aukera guztiak" daudela mahai gainean Ipar Koreari erantzuteko azken ekintzaren ostean.

Agintari estatubatuarraren esanetan, Piongiangek "bizilagunak, NBEko kide guztiak eta nazioarteko portaera onargarri minimoak mehatxatu ditu".

Era berean, aipatu ekintzak "Ipar Korearen isolamendua areagotu besterik ez" omen du egingo.

Hego Korearen eta Japoniaren erantzuna

NBEren organo nagusiaren bilera eskatzeaz gain, Hego Koreako Gobernuak lau F-15  borroka hegazkin mugiarazi ditu Piongiangen azken frogaren ondoren. Hegazkinok bonbak jaurti dituzte bi koreen artean dagoen gunean.

Hego Koreak, halaber, ohartarazi du Ipar Koreak zigorrak jasoko dituela armekin probak egiten jarraituz gero eta, gaineratu dutenez, NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak urratu ditu berriz.

Bestalde, Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak DOnald  Trump presidente estatubatuarrarekin hitz egin du telefonoz, eta Piongiangi presio handiagoa sartzea adostu dute.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena