08:03

Mundua

AEB

Harvey urakana Texas estatuko kostaldera hurbiltzen ari da

Agentziak | Erredakzioa

Ondorio “suntsitzaileak” izango dituzten uholdeak espero dira, eta baliteke kostaldera hurbildu ahala indarra handitzea. Urakanak 17km/h-ko abiaduran jarraitzen du aurrera.

  • Harvey urakana. Argazkia: EFE

    Harvey urakana. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AEBko Texas estatuko kostaldean Harvey urakanaren zain daude jada. Adituek jakinarazi dutenez, une honetan ipar-mendebalderantz doa, eta zenbait tokitan 160 km/o-rainoko haize-boladak eragin izan ditu.

Texas estatuko kostaldean ondorio “suntsitzaileak” izango dituzten uholdeak espero dira. Euri jasa handiak botako ditu inguruan, eta haizea ere indar handiz ibiliko da. Miamin egoitza duen meteorologia agentzia batek azaldu duenez, urakanak hildako asko uzteko arrisku handia dago.

Harvey urakanak 160km/h-ko abiaduran jarraitzen du aurrera, ipar-mendebalderantz, bosteko eskalan biko indarrarekin. Aurreikuspenen arabera, baliteke Texas estatuko kostaldera hurbildu ahala indarra handitzea (3, 4 edo 5ekoa izatera irits liteke). Urakan horrek bertan bizi diren milioika pertsonengan izango du eragina.

Ildo horretatik, urakanari aurre egiteko behar bezala prestatu daitezen eskatu die Donald Trump AEBko presidenteak herritarrei. Halaber, kaltetutako eremuei laguntza bidaltzeko prest dagoela jakinarazi du Etxe Zuriak.

Bestalde, Greg Abbout Texas estatuko gobernadoreak larrialdi estatua ezarri du aldez aurretik hego-ekialdeko 30 bat konderritan, eta urakana kostaldera iritsi aurretik hartu beharreko neurriak hartzeko deia egin du.

Testuinguru horretan, Corpus Christiko (Nueces konderria) agintariek hiria ebakuatzeko eta Texas estatuko barnealdera joateko aholkua eman diete hiritarrei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena