Mundua
kRISIA VENEZUELAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Julio Borges Parlamentuko presidentearen arabera, Guardia Nazional Bolivartarreko hainbat kidek 'Hemizikloko ateak indarrez ireki ondoren sartu dira'.
Venezuelako Parlamentua. Argazkia: EFE
Albisteak (7)
Julio Borges Venezuelako Parlamentuko presidenteak salatu duenez, bart gauean Guardia Nazional Bolivartarreko hainbat kidek 'hemizikloko ateak indarrez ireki dituzte eta barrura sartu dira', Delcy Rodriguez Asanblea Konstituziogileko presidenteari sarrera ahalbidetzeko.
Borgesen prentsa bulegoak argitara eman duen oharraren arabera, Rodriguez eta beste bi agintari "gaua probestuz sartu dira" Ganberara, guardien laguntzarekin, Asanblea Konstituziogileak gaur egingo duen bilerarako egokitzeko.
Konstituziogilea ostiralean ezarri zen Jauregi Federal Legegileko Areto Eliptikoan. Jauregi horretako hemizikloan egiten ditu bere saioak Parlamentuak, eta oposizioak gehiengoa du bertan. Parlamentu horrek ez du Asanblea Konstituziogilea aintzatesten, "diktadura" ezartzeko Gobernuak darabilen tresna dela uste baitu. Organo bi horiek jauregiko bi areto horietan ari dira.
MUDren manifestazioa
Bestalde, Batasun Demokratikoaren Mahaia (MUD) oposizioko koalizioak kaleak moztera deitu ditu herritarrak astearte honetan, Asanblea Konstituziogilea gaitzesteko eta Luisa Ortega fiskal nagusiaren kargugabetzea salatzeko.
Batzarra Perun
Aldi berean, Ameriketako zenbait herrialdetako atzerri ministroak Liman, Peruko hiriburuan, bilduko dira gaur, Venezuelak bizi duen egoera politikoa aztertu eta erantzun bateratu bat adosteko.
Argentina, Brasil, Costa Rica, Guatemala, Honduras, Kanada, Kolonbia, Mexiko, Txile, Panama eta Paraguaiko ordezkariak izango dira bertan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa