15:38

Mundua

Krisia

Venezuelan matxinada militar bat 'zanpatu' dutela salatu du Cabellok

Agentziak | Erredakzioa

Paramacayko Gotorlekuko militar talde batek 'errebeldia legitimoa' aitortu du, Venezuelako Carabobo estatuko Valencia hirian. Gutxienez bi lagun hil eta beste bat larri zauritu dira erasoan.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diosdado Cabello Venezuelako agintea duen PSUV Alderdi Sozialistako presidenteordeak baieztatu duenez, Paramacayko Gotorlekuaren aurkako "eraso terrorista" gertatu da gaur, Carabobo estatuko Valencia hirian. Militar talde batek "errebeldia legitimoa" aitortu dio Nicolas Maduroren "tiraniari", ordena konstituzionala hausteagatik. Dena den, egoera "erabat kontrolpean" dutela azaldu du Cabellok.

Gutxienez bi gizon hil dira eta beste bat larri zauritu matxinada militarra gelditzeko erasoan, Venezuelako Armadako komandante nagusi Jesus Suarezek jakitera eman duenez. Gainera, gutxienez 10 lagun atxilotu dituzte.

Venezuelako presidenteak esan duenez, gutxienez 20 gizonezkok parte hartu dute altxamendu militarrean. "Duela astebete hauteslekuetan garaitu genituen, gaur balekin terrorismoa garaitu dugu", adierazi du Nicolas Madurok matxinada saiakeraren ostean jendaurrean egindako lehenengo agerraldian.

"Hainbat paramilitarrek osatutako talde batek eraso egin zigun, baina aurre egin genien, suntsitu genituen eta orain garaipena ospatzen ari gara", esan du Suarezek ofizialekin egindako adierazpen publiko batean.

"Goizaldean, hainbat erasotzaile terrorista Valenciako Paramacayko Gotorlekuan sartu dira, Armada Bolivarianoari eraso egiteko", argitaratu du Twitterren.

Horrez gain, "defentsarako planak martxan jarri dituztela" adierazi du, tropak martxan jarri eta "barne segurtasuna ziurtatzeko". Hala, gaineratu duenez, "Paramacayko Gotorlekuaren kontrola berreskuratu" dute erabat.

Agintari venezuelarraren esanetan, "gainerako talde militarretan normaltasuna da nagusi". Ondoren ohartarazi duenaren arabera, "kontrakoa nahi dutenak Venezuelako Armada izango dute aurreran".

dute aurreran".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena