12:17

Mundua

Venezuela

Antonio Ledezma oposizioko kidea kartzelatik atera du Venezuelako Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

Emazteak egin du iragarpena. Etxeko atxiloaldian jarraitu beharko du Ledezmak.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mitzy Capriles Antonio Ledezma oposizioko kidearen emazteak iragarri duenez, Caracasko alkate ohia etxean da berriro. Ledezma asteartean atxilotu zuten, eta kartzelara eraman, etxeko atxiloaldiko baldintzak urratzea egotzita. Egoera horretan jarraitu beharko du orain ere.

Caprilesek Twitter bidez egin du iragarpena, Ledezmaren kontua erabilita. "Herrialdeari jakinarazi nahi diot duela minutu batzuk Antonio etxera ekarri dutela SEBINeko agenteek, ezustean", idatzi du:

 

 

Mitzy Caprilesek kontatu duenez, gizona "larrituta" dago "Leopoldo ?Lopez? eta beste 600 preso politiko espetxean" daudelako oraindik. Era berean, etxetik eraman zutenetik "Venezuelako herriak eta nazioarteak erakutsitako kezka eta elkartasuna" eskertu ditu.

Asanblea Nazional Konstituziogilea osatuko duten egunean askatu du Venezuelako Gobernuak Ledezma.

Caracasko alkate ohia eta Leopoldo Lopez oposizioaren burua astearte goizaldean atxilotu zituzten, eta Ramo Verde kartzelara eraman. Han dute oraindik Lopez.

Leopoldo Lopez atxilotu zutenean grabatutako irudiak:

Poliziak horiek eraman eta ordu batzuetara Venezuelako Auzitegi Gorenak argitu zuenez, etxeko atxiloaldia betetzeko ezarritako baldintzak urratzeagatik atxilotu zituzten biak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena